Urtero bezala, ekitaldia antolatu dute Mintzalagun egitasmoaren ikasturteari hasiera emateko. Urola Kostako AEKk, kostako bost herrietako euskara sailek eta Urola Kostako Udal Elkarteak antolatzen dute elkarrekin euskararen aldeko egitasmoa, eta aurten Orion egingo dute hasiera ekitaldia.
Azaroaren 13an, ostegunarekin izango da hitzordua 18:30ean Kultur Etxean, eta sarrera irekia den arren herritar guztientzat, lehentasuna mintzalagunek izango dutela jakinarazi dute.
Ekitaldian Mintzodromoa egingo dute, eta Rosi Lazkano bertsolari oriotarrak eta mintzalagun ohiak lagunduko du ekintza bideratzen. Ondoren, denek elkarrekin mokadutxoa eginez amaituko dute saioa.