Larrañaga eta Txikia IV.a sailkatu dira azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den Euskal Herriko txapelketa nagusiaren finalerako

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 6a, 11:27

Azkoitiko finala jokatuko duten sei aizkolariak, larunbatean, Donezteben (Nafarroa). (Ibon Errazu)

Larrañagaz eta Txikia IV.az gain, Iker Vicentek, Hodei Ezpeletak, Xabier Zalduak eta Julen Gabirondok jokatuko dute Azkoitiko finala. Azaroaren 2an izango da finala, Gurea pilotalekuan, 12:00etan.

Larunbatean Donezteben (Nafarroa) Euskal Herriko lehenengo mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatu zuten hamar aizkolarik, tartean Mikel Larrañaga azpeitiarrak, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak, Eneko Otaño beizamarrak eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak, eta Txikia eta Larrañaga sailkatu dira azaroaren 2an Azkoitian jokatuko duten finalerako. 

Larunbateko kanporaketan, Iker Vicente izan zen nagusi, Hodei Ezpeletak egin zuen bigarren, Larrañagak hirugarren, Txikiak IV.ak laugarren, Xabier Zalduak bosgarren eta Julen Gabirondok seigarren. Horiek seirek jokatuko dute finala Azkoitian. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide