Domusa Teknik ISB Euskal Koparen finalera sailkatu da

Ane Olaizola 2025eko irailaren 20a

Luis Agirre 'Katxi' Domusa Teknik ISBren entrenatzailea, artxiboko irudian. (ISB)

Iraurgiko emakumeek 62-53 irabazi zioten atzo Ibaizabali, eta horrenbestez, finala jokatuko dute bihar; Arrasateko Ointxe izango dute aurkari. 

Bigarren Mailako Euskal Koparen finalaurrekoa jokatu zuen atzo Domusa Teknik ISB taldeak Galdakaoko Urreta kiroldegian, eta Iraurgikoek aise hartu zuten mendean Ibaizabal, 62-53 irabazi baitzuten neurketa. Horrenbestez, bihar 12:00etan jokatuko duten final handira sailkatu da taldea.

Luis Agirre Katxi-k zuzendutako taldearen partidaren aurretik, HGB Ausarta Barakaldok eta Mondragon Unibertsitatea Ointxek indarrak neurtu zituzten finalaurreko beste partidan. Ointxek irabazi zuen partida (60-65), eta hark ere finalerako txartela lortuta, Iraurgik haren aurka neurtuko ditu indarrak bihar. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide