Asian zehar hamar hilabetez egindako bidaiaz ariko dira bihar Getarian Zigor Saizar eta Nerea Urdangarin

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 17a, 13:01

Nerea Urdangarin eta Zigor Saizar, bizikletaren gainean, Asian. (Utzitakoa)

Iaz egin zuten bidaia jaso dute Elaia errariak, bitakora poetiko-artistikoa izeneko ikus-entzunezkoan Zigor Saizar getariarrak eta Nerea Urdangarin oriotarrak, eta errezitaldia eskainiko dute Zarautz jauregian.

Asia hego-ekialdean hamar hilabete iraungo zituen bidaiari ekin zioten iaz Zigor Saizar getariarrak eta Nerea Urdangarin oriotarrak, eta bidaiariek argazki, margolan eta olerkiekin osatutako ikus-entzunezkoa prestatu dute. Elaia errariak, bitakora poetiko-artistikoa izena du lanak, eta bihar, osteguna, Getarian errezitaldia eskainiko dute, 19:00etan, Zarautz jauregian. 

Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatu du biharko ekitaldia.

Saizar eta Urdangarin herrialde mordoaz ariko dira solasean, baita haietan bizitako esperientziez eta bidaiak sortutako hausnarketez ere. Honako herrialdeak zapaldu zituzten bidaian: Vietnam, Kanbodia, Laos, Thailandia, Malaysia, Singapur, Borneo, Indonesia, Filipinak eta Japonia.

Hain zuzen, apirileko Zarautz Guka aldizkarian bidaia hari buruzko erreportajea landu zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide