Duela egun batzuk, AP-8 autobidean, Zarautz parean istripua izan zuen kamioia kentzeko lanak egingo dituzte igande gauean. Garabi handi bat erabiliko dute kamioia atera ahal izateko, eta horregatik Donostiarako noranzko bi erreiak itxiko dituzte gauerdik goizeko 09:00etara bitartean.
Lanek irauten duten denboran, Bilborako noranzkoko erreietako bat erabiliko dute Donostiarantz doan trafikoa desbideratzeko.