Lehen mailako Gipuzkoako Aizkolarien Txapelketa jokatu zuten atzo, larunbatez, Astigarragan. Hainbat eskualdeko aizkolari lehiatu ziren han; hain zuzen ere, Eneko Otaño beizamarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Mikel Larrañaga azpeitiarra. Haiekin batera aritu ziren lehian Xabier Zaldua, Ugaitz Mugertza eta Jokin Urretabizkaia. Azkenean, Beizamakoarentzako izan zen txapela: Eneko Otañok 30'34''23 denbora behar izan zuen lanak amaitzeko. Larrañaga sailkatu zen bigarren postuan, garaileari minutu bateko aldea aterata (31'32''80). Alberdik, berriz, laugarren postua eskuratu zuen.
Hona hemen sailkapena osorik:
- Eneko Otaño: 30'34''23
- Mikel Larrañaga: 31'32''80
-
Xabier Zaldua: 34' 05'' 57
-
Julen Alberdi: 34'11'79
-
Ugaitz Mugertza: 37'04''92
-
Jokin Urretabizkaia: 39'14''61
(Argazkiak: Ibon Errazu)