Herri kirol jaialdiarekin eta musika lagun amaitu dituzte sankristobalak Narrondon

Maria Maya Manterola 2025ko uzt. 14a, 10:00

Atzo amaitu ziren festak. Goizean artisau azoka izan zen auzoan, eta hainbat produktu bertatik bertara ikusi eta erosteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Arratsaldean, berriz, jendetza bildu zen herri kirol jaialdiaren bueltan.

Ostegunaz geroztik jai giro ederrean murgilduta egon da Narrondo auzoa. Izan ere, San Kristobal jaiak izan dira azken egunotan, eta askotariko jarduerak izan dira auzoko festak behar bezala ospatzeko.

Atzo amaitu ziren festak. Goiz partean, artisau azoka izan zen, eta hainbat produktu bertatik bertara ikusi eta erosteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Talogileak ere izan ziren azokak iraun bitartean, eta baita Jon eta Jaione seme alaben emanaldia ere.

Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia izan zen, eta aizkoran aritu ziren Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi Txikia eta Ugaitz Mugerza. Harri jasotzen, berriz, Ainize Zumeta, Maddi Gesalaga eta Paulo Azpiazu aritu ziren hainbat harri motekin erakustaldia ematen. Festei amaiera biribila emateko, Jagoba trikitilariak emanaldia eskaini zuen iluntzean, eta Etxalarren eskutik taloak ere dastatu ahal izan zituzten auzotarrek. 

Argazkiak: Utzitakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide