Giro paregabea izan zen atzo Narrondoko sankristobal jaietan. Bertan, sagardo dastaketa egin zuten. Inguruko baserrietako sagardo tragoak pintxoz laguntzeko aukera ere izan zuten hara joan zirenek. Dastaketaren ostean, iluntzean, Izer eta Alabier trikitilariek girotu zuten auzoa. Gaurtik aurrera ere, egitarau oparoa izango da Narrondoko jaietan.
Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:
Uztailak 12, larunbata:
- 15:30. Mus eta Eskoba txapelketak. Txapelketetarako izenak ordu erdi lehenago emango dituzte, 15:00etan. Mus txapelketaren kasuan, bikoteko 25 euro ordainduko dira, eta eskobakoan 15 euro bikoteko.
- 20:30. Sardina jana. Sardinak doan eta saiheskiak eta edariak ordainduta.
- Ondoren, Obeneuke Trikitilari Taldea.
Uztailak 13, igandea:
- 11:00-14:30. Artisau azoka eta talogileak.
- 12:45. Jon-Jaione eta seme alabak.
- 18:00. Herri kirol jaialdia.
Aizkolariak: Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi Txikia eta Ugaitz mugerza. Elkarren aurka hainbat lan: aizkoran, aizkoran zutik, trontzan eta korrika. Harrijasotzaileak: Ainize Zumeta, Maddi Gesalaga eta Paulo Azpiazu. Hainbat harri motekin erakustaldia. - Bitartean, Jagoba trikitilaria arituko dira, eta Etxalarrek taloak salduko ditu.