Donostiako Klasikoak eskualdeko errepideak hartuko ditu abuztuaren 2an

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 8a, 12:03

Txirrindulariak, iaz, Azpeitiko Landetan. (Mailo Oiarzabal)

Abuztuaren 2an, larunbatez, jokatuko dute proba. Donostian hasi eta Donostian bukatuko da txirrindularitza lasterketa, baina lehen zatia Urola Kosta eskualdean egingo dute.

Abuztuaren 2an jokatuko dute aurtengo Donostiako Klasikoa. Antolatzaileek gaur iragarri dute aurten nondik norako bidea egingo duten kirolariek; 211,4 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre txirrindulari profesionalek egun horretan, eta, ohi bezala, Urola Kosta eskualdean zehar egingo dute bide lehen zatia.

Eguneko lehen mendatea Aia eta Asteasu (Gipuzkoa) arteko Andazarraten izango dute txirrindulariek; 6 kilometroko luzera duen hirugarren mailako mendateari egin beharko diote kirolariek han. Hain justu, Andazarratetik barrena sartuko da lasterketa eskualdean, eta hurrenez hurren, herri hauek zeharkatuko ditu: Aia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa eta Azpeitia. Azpeitian, Urraki mendatea igo beharko dute txirrindulariek; 8,6 kilometro ditu bigarren mailako mendate horrek. Urraki gainditutakoan, Tolosaldera egingo du jauzia lasterketak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide