Gaur hasiko da Donosti Cup futbol txapelketa. Guztira, 30 herrialdetako 900 taldek parte hartuko dute torneoan, eta horietatik 200 izango dira emakumeek osatutakoak. Denera, gutxi gorabehera, 16.000 pertsona bilduko ditu txapelketak. 2.000 partida inguru jokatuko dituzte datozen egunetan Gipuzkoako 60 futbol zelai baino gehiagotan, tartean Urola Kosta eskualdekoetan.
Hain justu, Azkoitiko San Juan futbol zelaian, Azpeitiko Garmendipen, Orioko Mendibeltzen, Zarauzko Astin eta Zestoako Iraetan jokatuko dituzte partidak. Orion, gaur hasiko dira lehian, baina gainerako lau herrietan bihartik, asteartetik, aurrera ikusi ahal izango dira futbol partidak.
Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan ostiralera arte izango dira ikusgai lehiak, eta Orion, larunbatera arte. Aldiz, Zarautzen ez da izango partidarik larunbatean, baina bai igandean; izan ere, Donosti Cup txapelketaren zenbait final jokatuko dituzte igandean Astiko instalazioetan egokituko dituzten hiru zelaietan.
Hona hemen bost futbol zelaietako partiden egutegia:
- Azkoitia: San Juan.
- Azpeitia: Garmendipe.
- Orio: Mendibeltz.
- Zarautz: Asti Txiki, Asti F-11, Asti F-8.
- Zestoa: Iraeta.