Uztailaren bigarren astean Narrondo auzoa San Kristobal jaietan murgilduko da. Dagoeneko prest dute egitaraua auzoko bizilagunek, eta lau egunez, askotariko ekitaldiak izango dira auzoan, haur, gazte zein helduei zuzenduriko eskaintza oparoarekin. Jai Batzordeak eta Zestoako nahiz Zumaiako udalek elkarlanean antolatu dute egitaraua.
Uztailaren 10ean, ostegunarekin hasiko dituzte festei loturiko jarduerak, eta hilaren 13ra arte luzatu, igandera arte, alegia.
Egitaraua
Uztailak 10, osteguna.
Kristobal Deunaren eguna
8:00. Suziria jaiei hasiera emateko.
11:00. Herri meza.
Ondoren, hamaiketakoa.
16:00-20:00. Puzgarriak (eguraldi ona egiten badu ur-puzgarriak izango dira).
Jarraian, txokolatada.
Uztailak 11, ostirala
19:00. Sagardo dastaketa pintxoekin karpan. Dastatuko diren sagardoak inguruko baserrietakoak izango dira.
21:00. Izer eta Alabier trikitilariak.
Uztailak 12, larunbata
15:30. Mus eta Eskoba txapelketak.
20:30. Sardina jana. Sardinak doan eta sahieskiak eta edariak ordainduta.
Ondoren, Obeneuke Trikitilari Taldea.
Uztailak 13, igandea
11:00-14:30. Artisau azoka eta talogileak.
12:45. Jon-Jaione eta seme alabak.
18:00. Herri kirol jaialdia.
Aizkolariak: Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi Txikia eta Ugaitz mugerza. Elkarren aurka hainbat lan: aizkoran, aizkoran zutik, trontzan eta korrika. Harrijasotzaileak: Ainize Zumeta, Maddi Gesalaga eta Paulo Azpiazu. Hainbat harri motekin erakustaldia.
Bitartean, Jagoba trikitilaria arituko dira, eta Etxalarrek taloak salduko ditu.