Ierai Aizpitarte saskibaloi jokalari azpeitiarrak hiru denboralditarako kontratua sinatu du Inveready Gipuzkoa Basketekin. Dena den, datorren denboraldian Iraurgi saskibaloi taldean ariko da, utzita. Hurrengo sasoian ere Espainiako Bigarren FEB mailan ariko da ISBren gizonen lehen taldea.
Gipuzkoa Basketek ohar bidez jakinarazi duenez, Aizpitartek batez beste partidako hamahiru puntu eta lau asistentzia batu ditu, eta emaitza horiek tarteko, Gipuzkoako jokalari gazte onenetakoa bilakatu da. Horrenbestez, haren fitxaketak klubak bertako talentua eta Gipuzkoako saskibaloia indartzeko duen konpromisoa hauspotuko du.
Ez da Aizpitarte Donostiako taldeko kide bakarra; izan ere, Aitor Zubizarretak berritu egin du talde horrekin zuen kontratua. Halaber, 2023az geroztik, Jose Luis Zubizarreta Xubi –Aitorren aita– da Gipuzkoa Basketen kirol zuzendaria.