Gaurtik San Pedro jaiak, han eta hemen

Maria Maya Manterola 2025ko eka. 26a, 10:13

Iazko Zumaiako sanpedroetako danborradako irudi bat. (Arnatiz Rubio Aprea)

Aiako Andatza auzoan, Beizaman, Aia eta Zarautz arteko Elkano auzoan, Orion eta Zumaian ospatuko dituzte San Pedro jaiak datozen egunetan.

San Joan eta San Pelaio festei San Pedro jaiek hartuko diete lekukoa gaurtik aurrera. Izan ere, ekainaren hondarrean sanpedroak ospatzen dituzte urtero-urtero bailarako zenbait herri eta auzotan: Aiako Andatza auzoan, Beizaman, Aia eta Zarautz arteko Elkano auzoan, Orion eta Zumaian, hain zuzen.

Andatzan izango dira txupina botatzen lehenak: gaur bertan emango diete jaiei hasiera, 18:00etan botako duten suziriarekin, eta astelehenera arte luzatuko dute jai giroa Aiako auzoan. Gero, mutil ardoan egondakoen, elkarteko kideen eta gazte laguntzaileen afaria egingo dute elkartean. Gainerako herrietan, bihar, ostiralarekin, lehertuko da festa.

Igandea izango da festetako egun handia, dena den. Izan ere, San Pedro eguna gogotik ospatzeko egitarau oparoak antolatu dituzte, eta adin guztietako herritarrei zuzenduriko askotariko jarduerak izango dira goizean goizetik. Orion, San Pedro bigarrenerako, astelehena, etxeko txikienentzako nahiz nagusientzako jarduerak prestatu dituzte.

Andatza (Aia)

  • GAUR, OSTEGUNA
    • 18:00. Txupinazoa jaiei hasiera emateko.
    • 21:30. Mutil ardoan egondakoen, elkarteko kideen eta gazte laguntzaileen afaria, elkartean.
  • BIHAR, OSTIRALA
    • 16:30. Oilasko bilketa, Zabale eta Erkizi trikitilariek girotuta.
    • 17:00. Ume jolasak.
    • Arratsaldean, merienda.
    • 22:00. Erromeria, Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien eskutik.
  • ETZI, LARUNBATA
    • 11:00. Sardina jana.
    • 12:00. Herriko Pilota Txapelketa.
    • 18:00. Poteo musikatua.
    • 21:30. Afaria, Euskal Parrillaren eskutik.
    • 00:00. Indate DJa.
  • EKAINAK 29, IGANDEA
    • 10:30. Meza nagusia.
    • 12:30. Herri kirolak, Udane Ostolaza eta Ainitze Zumeta harri jasotzaileen eta bertako gazteen eskutik.
    • 14:30. Jubilatuen bazkaria.
    • 17:30. Emakumeen Gipuzkoako Txinga Eroate Txapelketako finala eta gizonezkoen Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari Txapelketako finala.
    • Jarraian, sagardo dastaketa.
    • 22:00. Erromeria, Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik.
    • 00:00. Traka zaratatsua.
  • EKAINAK 30, ASTELEHENA
    • 10:30. Meza nagusia.

Beizama

  • BIHAR, OSTIRALA
    • 13:00. Txupinazoa eta Iagomago. 14:00. Jubilatuen bazkaria.
    • 17:00. Ume jolasak.
    • 19:00. Patata tortilla lehiaketa. Gauean, kontzertua: Majano. 
  • ETZI, LARUNBATA
    • 10:00. Mendi irteera.
    • 16:30. Karta jokoen finalaurrekoa eta finala.
    • 19:30. Toka txapelketa.
    • 21:00. Herri afaria.
    • Gauean, Donoso DJa.
  • EKAINAK 29, IGANDEA
    • Goizean zehar, azoka eta trikitilariak.
    • 11:00. Pilotariak.
    • 12:00. Meza.
    • 19:00. Herri kirolak.
    • 20:30. Jaien bukaerako afaria.
    • Amaitzeko, su festa.

Elkano (Zarautz-Aia)

  • BIHAR, OSTIRALA
    • 17:30. Ume jolasak
    • 20:00. Txupinazoa.
    • Ondoren, parrillada auzoko frontoian.
    • Jarraian, Indate DJa.
  • ETZI, LARUNBATA
    • 08:00. Txupinazoa.
    • 12:00. Pilota partida auzoko gazteen artean.
    • Gero, tortilla lehiaketa eta pintxo banaketa, Amets eta Oihane Etxaide trikitilariek alaiturik.
    • 21:00. Auzo afaria eta erromeria Ostolaza eta Larrañagarekin.
  • EKAINAK 29, IGANDEA
    • 11:00. Ospakizuna, elizan.
    • Gero, Gipuzkoako 4 arroa txapelketaren kanporaketa, Izer eta Alabierrek alaituta.
    • 18:00. Idi demak Etxetxo, Matxain eta Etxaberrekin.
    • 20:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

Orio

  • BIHAR, OSTIRALA
    • 10:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
    • 15:00. 3x3 futbol txapelketa, Mendibeltz futbol zelaian.
    • 18:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
    • 19:00. Matraka elektrotxaranga, Endaia plazatik Herriko Plazara.
    • 20:00. Txupinazoa, eta jarraian, txosnen irekiera, Herriko Plazan.
    • 20:15. Kontzertua: Oilar beltzak, Herriko Plazan.
    • 23:00-02:00. Eztanda erromeria eta Tracka DJa, plazan.
  • ETZI, LARUNBATA
    • 11:00. Dantzari, kantari, musikari eta erraldoien kalejira, kalez kale.
    • 12:00. Sardina jana, Oteizaren Pietate azpian eta Endaia plazan.
    • 13:30. Ikuskizuna eta omenaldia saregileei eta arrantzaleei, Herriko Plazan.
    • 14:30. Herri bazkaria, Herriko Plazan.
    • 17:00. Bide Batez erromeria, Herriko Plazan.
    • 17:30. Heriotzarik gabeko arrantza txapelketa (8-13 urte), moilan, anbulatorioaren parean.
    • 23:00-05:00. Gaueko emanaldiak: Kiliki, Lamia Mari DJa, Ofensa eta Siwanaba, Herriko Plazan.
  • EKAINAK 29, IGANDEA
    • 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa kaleko eskaileretan.
    • 10:00. Orioko txaranga, kalez kale.
    • 11:00. Bizikleta igoera: haurrak Herriko Plazatik Pillikura, eta helduak Herriko Plazatik San Martin ermitara.
    • 12:30. Meza nagusia, Salatxo abesbatzak kantatuta.
    • 13:00. Herri kirol parte hartzaileak eta pintxoak, Herriko Plazan.
    • 17:00. Haur eta gazteen pilota partidak, frontoian.
    • 18:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira Danbolin musika eta dantza eskolako trikitilariekin, kalez kale.
    • 19:00. Soka dantza, eta jarraian, Danbolin musika eta dantza eskolako bandaren emanaldia, Herriko Plazan.
    • 23:00-02:00. Gaueko emanaldiak: Alarma Morea, La Fulana DJa eta Troti DJa, Herriko Plazan.
  • EKAINAK 30, ASTELEHENA
    • 10:00. Bizijolas haurrentzako jolasak (2-10 urte), Muntoko berdegunean.
    • 10:30. I. San Pedro Erronka. Talde jolasak eta bazkaria (10-14 urte), herrian barrena.
    • 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Villa Antilla hotelean.
    • 19:00. Kontzertua: Old Glasses, Herriko Plazan.

Zumaia

  • BIHAR, OSTIRALA
    • 17:30. Odietan, herri mailako esku pilota txapelketako finalak.
    • 18:00. Udaletxe aurrean, txupinazoa.
    • 18:00. Jainekin txarangaren kalejira.
    • 19:00. Torreberriko aterpean, haur antzerkia: Tik-Tak.
    • 21:30. Moilan, kontzertua: Malko. Jarraian, Gozategi.
  • ETZI LARUNBATA
    • 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
    • 11:30. Kantauri plazan, haurrentzat jolasak eta tailerrak.
    • 12:00. Odietan, Emakumeen Binakako VII. Pala Txapelketako finalak.
    • 12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, Iraunkorrak txarangaren kalejira herrian barrena.
    • 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, herri kirolak.
    • 17:45. Zumaiako Beteranoen XI. Estropadak.
    • 18:00. Udaletxe aurrean, erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako dultzaineroek lagunduta.
    • 18:30. Erriberan hasita, Iraunkorrak txarangaren kalejira.
    • 18:45. Sagarbidetik abiatuta, sanpedroetako danborradaren irteera.
    • 19:00. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
    • 20:00. Udaletxean, herriko bandera jasotzea.
    • 22:00. Amaia plazan, DJ saioa: Loti eta Maitx DJak.
    • 22:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, Puro Relajo.
  • EKAINAK 29, IGANDEA
    • 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
    • 11:00. Prozesioa, eta ondoren, meza nagusia San Pedro abesbatzak abestuta.
    • 11:00. Ondartxo plazan, judo erakustaldia, Kodaore judo elkartearen eskutik.
    • 11:30. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
    • 12:30. Kitadelpare txarangarekin kalejira.
    • 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, Zumaiako Musika Bandaren kontzertua.
    • 16:00. Aitzuri pilotalekuan, San Pedro zesta-punta txapelketako finalak.
    • 17:30. Amaia plazan hasita, Buztintxuriko erraldoien kalejira.
    • 18:30. Kitadelpare txarangarekin kalejira.
    • 18:45. Kofradian haurrentzat ikuskizuna, Iagomagorekin.
    • 20:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia.
    • 23:00. Su artifizialak, Vulcano piroteknia etxearen eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide