Lurraldebuseko UK09 (Zumaia-Donostia N-634 errepidetik) eta UK11 (Zumaia-Donostia ospitaletatik) autobus lineetako joan-etorrian eragina izango du igandean jokatuko duten Donostiako Triatloiak. Izan ere, kirol jarduera dela eta, hiriburuko geraleku batzuk kenduko dituzte goizeko 8:00etatik 13:00etara bitartean.
Kenduko dituzten geralekuak honakoak izango dira:
- Zumaiarako noranzkoan: Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea, Ibaeta, Errotaburu, Añorga eta Errekalde.
- Donostiarako noranzkoan: Errekaldem Añorga, Errotaburu, Lorea, Unibertsitatea, Magisteritza, Zumalakarregi, San Marcial eta Askatasunaren etorbidea 3.