San Pelaio jaiak ospatuko dituzte aste honetan Zarautzen. Inguruko herrietako makina bat lagun bertaratuko da kostaldeko herrira hango jaiak bizitzera. Horren jakitun, eta pertsona hauen joan-etorria errazteko, Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia jarriko du Zumaia eta Donostiako Amara artean. Asteazkenetik ostegunerako eta ostegunetik ostiralerako gauetan izango da aparteko tren zerbitzua.
Ordutegiak honakoak izango dira
- Zumaiatik Donostiara: 01:03, 02:43, 05:03.
- Donostiatik Zumaiara: 00:20, 02:00, 04:20.