Azpeitiko Goenako berdegunean hasi dute gaur Azkoitiko XII. Kriket Txapelketa. 21 talde ari dira parte hartzen, eta gaur Goenako berdegunean jokatuko dituzte partidak iluntzera bitartean. Bihar, berriz, txapelketa tokiz aldatuko da eta Azkoitiko Oteiza pilotalekuan izango dira neurketak. Gaur nahiz bihar goizean irabazten dutenek Azkoitiko Oteiza pilotalekuan jokatuko dituzte finalaurrekoak eta finala, 18:00etatik aurrera.
Pakistandarren komunitateko 21 talde dira nor baino nor ari direnak aurtengo txapelketa. Azkoitiko, Azpeitiko, Zumarragako (Gipuzkoa), Eibarko (Gipuzkoa), Donostiako eta Gasteizko taldeak dira batzuk, baina baita Espainiako eta Herrialde Katalanetakoak ere.