Suarekin edota su gabe, hastear dira sanjoanen bueltako festak

Nerea Uranga 2025ko eka. 20a, 15:00

Iaz, Urrestillan San Joan bezperan zuhaitza sartzen. (Ihintza Elustondo)

Anibarko Portuan, Getariako Balentziaga kalean, Iturriotzen, Urrestillan eta Zarauzko Zelai Ondon San Joan jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan.

San Joan bezperan suak piztuko dituzte han-hemenka, eskualdearen punta batetik besterainoko hamaika tokitan. Badira San Joan jaiak ospatuko dituzten tokiak ere Aian, Azpeitian, Getarian, Orion eta Zarautzen. Iturriotzen, Anibarko Portuan, Urrestillan eta Zelai Ondon gaurtik aurrera izango dituzte festetako ekitaldiak. Balentziaga kalean, ordea, igandean ekingo diete jaiei.

Iturriotzen, iazko egitarauari eutsita antolatu dituzte sanjoanak. Izan ere, joan den urtean hiru festa egun izatetik bostera luzatu zituzten, eta aurten ere hala egingo dute. Beraz,  gaur hasi eta hilaren 25era bitartean ospatuko dituzte jaiak Aiako auzoan. Aurtengo mus txapelketan sari ekonomikoak handitu dituzte, eta herri kirol erakustaldiez gain, Aiako harri baldarrarekin txapelketa jokatuko dute. Sanjoanak ospatu arren, egitarauaren barruan surik ez dute egingo Iturriotzen.

Zarauzko Zelai Ondoko jai batzordeak ere egitarau biribila prestatu du herritar denentzat, gaur arratsaldetik hasi eta hilaren 24ko goizaldera arte. Zelai Ondoko bolatokiaren bueltan askotariko ekitaldiak egingo dituzte: bolo eta toka txapelketak, kontzertuak, haurrentzako ekintzak, auzoko bazkaria, parrillada...

Getariako Balentziaga kalean ere, urtero bezala, haur, gazte nahiz helduentzako hamaika ekintza izango dituzte jaietan.

Azpeititik autobusak

Urrestillan gaurtik San Joan hirugarrenera arte jaiek ez dute etenik izango. Hala ere, festak ofizialki San Joan bezperan hasiko dituzte pregoia irakurrita eta suziria botata. 

Azpeitia eta Urrestilla artean hiru egunez autobus zerbitzua jarri dute. Hala, bihar Azpeititik autobusak 20:40an eta 22:30ean izango dira, eta itzultzekoak, 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan. Astelehenean ere eskainiko dute autobus zerbitzua: Azpeititik 20:40an eta 23:00etan aterako dira, eta Urrestillatik 02:30ean eta 04:30ean. San Joan egunez, 19:15ean eta 20:40ean aterako dira autobusak Azpeititik, eta Urrestillatik 03:30ean eta 06:30ean.

Egitarauak

-ANIBARKO PORTUA (ORIO)

Gaur, ostirala.

17:00. 3x3 futbol txapelketa.

20:00. Buruhandiak eta trikipoteoa, Alaitz eta Ander trikitilariekin.

Bihar, larunbata.

11:00. Puzgarriak eta apar festa.

11:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Kaiua tabernan.

12:30. Sardina jana eta sagardoa txotxean, musika eskolako trikitilariekin.

13:30. Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa.

14:30. Lagunarteko bazkaria (nork bere bazkaria eraman behar du; parrilla izango da).

16:30. Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana.

21:30. Lagunarteko afaria (nork bere afaria eraman behar du; parrilla izango da).

22:30. Nestor Gozategi DJa.

-BALENTZIAGA KALEA (GETARIA)

Ekainak 22, igandea.

10:45. Meza, Balentziaga kaleko hildakoen alde.

Ekainak 23, astelehena.

17:30. Txokolatada. Edalontzia etxetik eramateko eskatu dute.

18:00. Buruhandiak.

19:00. Hirugihar pintxoak salgai.

Bukatzean, San Joan sua eta Gure Txeruko dantzariak.

Jarraian, Arno DJa.

Ekainak 24, asteartea.

12:00. Txistorra ogitartekoak.

17:30. Horma irudiaren marrazketa, haurrentzat.

19:30. Bertsolariak: Felix Zubia, Danel Olano eta Amets Aizpurua.

20:30. Afari herrikoia. Menua: sardinak eta postrea.

Ondoren, Lorentxorekin eta Atxunekin festa.

-ITURRIOTZ (AIA)

Gaur, ostirala.

22:00. 24. Mus Txapelketa, Izurtzu erretegian. Izen ematea 21:30ean; bikoteko 30 euro. Lehen saria: txapela eta garaikurrak, bi lagunentzako afaria Katxiña txakolindegian eta 200 euro. Bigarrena: garaikurrak, bi lagunentzako afaria Izurtzun eta 160 euro. Hirugarrena: bi lagunentzako afaria Altxerri jatetxean, bi xanpain botila eta 140 euro. Laugarrena: bi lagunentzako afaria Portu erretegian, bi xanpan botila eta 100 euro.

Bihar, larunbata.

22:00. Erromeria, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.

Etzi, igandea.

17:00. Aiako 114 kiloko Harri Baldarra txapelketa, San Joan Saria. Harri jasotzaileak: Iraitz Arruti, Paulo Azpiazu, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra eta Iker Sojo.

18:30. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.

Ekainak 24, asteartea. San Joan eguna.

10:30. Meza. Ume eta loreen bedeinkapena.

Ondoren, herri kirol erakustaldia. Harri jasotzen, Maddi Gesalaga eta Malen Morandeira, eta aizkoran, Eneko Otaño eta Julen Alberdi Txikia IV.a.

Jarraian, Peñagarikano eta Irazu bertsolariak, eta Tapia eta Leturia zein Intxausti eta Larrañaga trikitilariak.

Segidan, bazkaria.

22:30. Tapia eta Leturia zein Intxausti eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Ekainak 25, asteazkena.

12:00. Meza, ekaitzaren kontra eta auzoko hildakoen alde.

-URRESTILLA (AZPEITIA)

Gaur, ostirala.

19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea.

21:15. Pilota partidak, Txikuri frontoian.

Bihar, zapatua.

21:00. Kontzertuak: Ostarte, Ezpika eta Kanpax DJa.

Ekainak 23, astelehena, San Joan bezpera.

21:00. Pregoia eta jaien hasierako suziria.

Ondoren, herri afaria.

00:00. San Joan zuhaitza sartzea.

00:30. San Joan sua piztea eta dantzaldia.

Jarraian, Laket taldearekin erromeria.

Ekainak 24, asteartea, San Joan eguna.

09:00. Trikitilari gazteen kalejira.

12:00. Prozesioa eta meza.

13:15. Buruhandien kalejira.

19:00. Kontzertuak: Andoni Ollokiegi, Labankada eta Fury DJa.

Ekainak 25, asteazkena, San Joan Txiki eguna.

12:30. Sagardo dastaketa.

14:00-14:45. Mus Txapelketarako izen ematea.

15:15. Mus Txapelketa.

16:00. Puzgarriak.

17:30. Merienda.

Ekainak 26, osteguna, San Joan hirugarrena.

17:00. Umeentzako jolasak.

18:30. Patata tortilla lehiaketa.

Ondoren, zuhaitzaren entierroa.

-ZELAI ONDO (ZARAUTZ)

Gaur, ostirala.

19:00. Txupinazoa eta bandera igoera.

19:00. Crossfit erakustaldia.

20:00. Parrillada bolatokian.

22:30. Bide Batez taldea.

01:00. Bon DJa.

Bihar, larunbata.

09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.

11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak, haur txokoa eta Zelai Ondoko patata tortilla lehiaketa.

12:00. Tortillak aurkezteko epea, parrilla gunean.

13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo-potea.

16:00-18:00. Puzgarriak.

17:30-19:00. Giltzatako tailerra eta bolo txapelketa, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.

19:00-20:00. Bolatokia eta toka irekita, Zelai Ondoko Bol&Tok taldearekin.

19:00. Iagomago, pistan.

20:00. Parrillada, bolatokian.

23:00-03:00. Fan&go dantzaldia.

Etzi, igandea.

09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.

10:00. Zelai Ondoko bola eta toka txapelketa, Andres Illarramendiren omenez.

11:00. Haur txokoa, pistan.

11:00. Zelai Ondoko auzo krosa, Zulaika botikaren biribilgunean. 3 urtetik LH6 mailara artekoentzako. Lau mailatan banatuta jokatuko dute.

12:00. Irristaketa jolasak, pistan.

Ekainak 23, astelehena. San Joan bezpera.

14:00. Zelai Ondoko auzo bazkaria, pistan. Txartelak salgai daude Trigalen, Iluntzen eta Zelaitxon.

20:00. Sardina jana, bolatokian.

21:00. Batukada feminista, pistan.

22:00. San Joan sua, Mitxelenan, Antonio Aranzabal zenaren zelaian. Parte hartzaileak: Aimar Sorazu eta Uxue Alkorta bertsolariak, Goizeko Ihintza txistulari taldea, Montetxio abesbatza eta Jalgi dantza taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide