Espainiako Traineru Txapelketa jokatuko dute asteburuan zehar eskualdeko hainbat ontzik. Castro Urdialesko (Kantabria, Espainia) uretan izango da hitzordua, hainbat kategoriatan banatuta.
Hain zuzen ere, emakumezko absolutuan Zarautzek parte hartuko du, Orioko ordezkaritza izango da gizonezkoen absolutu mailan, eta Badok 13 taldea lehiatuko da gizonezkoen beteranoetan.