Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK eta USA sindikatuek deituta, Osakidetzako zuzendaritzaren kudeaketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur goizean eta eguerdian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat ospitale eta osasun etxetan.
11:00etan ospitale atarietan eta 13:00etan herrietako osasun etxeen atarietan deituta zituzten elkarretaratzeak sindikatuek, sare publikoan giza baliabideen arloan bizi duten egoera salatzeko sindikatuek. Urola Kostan ez du jarraipen zabalik izan gaurko protesta deialdiak. Kostako herrietan ez dute bat egin deialdiarekin, baina bai barrukoetan. Hain zuzen ere, Azpeitiko eta Azkoitiko osasun etxeen atarietan egin dituzte protestak 13:00etan. Bi anbulatorietako langile ugari irten dira elkarretaratzeetan parte hartzera, eta herritarren baesa ere ez dute falta izan, bereziki Azpeitian.
Azkoitiko osasun etxe atariko gaurko protesta. (Andoni Elduaien)