Joan den ostiraletik atzo iluntzera bitartean jokatu ziren Aizarnazabalen XVI. Uztarri Motzeko Idi Probak, lau jardunalditan banatuta 11 idizalek parte hartu zuten, eta 1.100 kiloko Mendi Txiki harriarekin egin behar izan zituzten lanak.
Azkenengo jardunaldian parte hartu zuen Txokolate idiak izan ziren lanean onenak; 33 kiloko gainkargarekin, 45 plaza egitea lortu zuten errezildarraren idiek Ander Tubilla eta Jagoba Tubilla itzain zirela eta Patxi Arzadun erlojuarekin. Bigarren eta hirugarren postuak ere atzoko jardunaldian aritutako idizaleek eskuratu zituzten; alegia, Olatzar eraikuntzaken idiek bigarren egin zuten 43 plaza eginda, eta hirugarren postuan Erkorekak egin zuen 41 plaza, bi zinta eta 2,04 metro eginda.
Sailkapena:
- Txokolate (Errezil). 45 plaza. Itzainak: Ander Tubilla eta Jagoba Tubilla. Erlojuarekin Patxi Arzadun.
- Olatzar eraikuntzak (Lezo, Gipuzkoa). 43 plaza. Itzainak: Iñaki Urrutia eta Inazio Telleria. Erlojuarekin Jon Erkiaga.
- Erkoreka (Laukiz, Bizkaia). 41 plaza, 2 zinta eta 2,04 metro. Itzainak: Ander Tubilla eta Iñaki Urrutia. Erlojuarekin Juan Jose Elgezabal.
- Elorrieta (Laukiz, Bizkaia). 39 plaza. Itzainak: Ander Tubilla eta Iñaki Urrutia. Erlojuarekin: Jon Elgezabal.
- Lopategi (Birle, Bizkaia). 38 plaza, 7 zinta eta 2,89 metro. Itzainak: Asier Alegria eta Jagoba Tubilla. Erlojuarekin: Iñaki Lopategi.
- Rafa Alegria (Bermeo, Bizkaia). 37 plaza. Itzainak: Ander Etxabe eta Unai Egaña. Erlojuarekin: Rafa Alegria.
- Asier Alegria (Bermeo, Bizkaia). 35 plaza, 1 zinta eta 1,83 metro. Itzainak: Asier Alegria eta Jagoba Tubilla. ERlojuarekin: Rafa Alegria.
- Bixkiak (Errezil). 35 plaza. Itzainak: Asier Alegria eta Jagoba Tubilla. Erlojuarekin: Patxi Arzadun.
- Igeldo (Ezkio, Gipuzkoa). 32 plaza. Itzainak: Galder Bolaño eta Asier Zubillaga. Erlojuarekin: Iker Zubillaga.
- Etxaide eraikuntzak (Ezkio, Gipuzkoa). 31 plaza, 6 zinta eta 1,97 metro. Itzainak: Ander Etxabe eta Asier Zubilaga. Erlojuarekin: Iker Zubillaga.
- Mendigoiti (Eibar, Gipuzkoa). 24 plaza, 2 zinta eta 2,63 metro. Itzainak: Iñaki Urrutia eta Galder Bolaño. Erlojuarekin: Marzelino Egurola.