Eskuz nahiz gomazko paletan, Herriarteko final laurdenetako joaneko partidak jokatuko dituzte bihar eta etzi Azpeitiak, Azkoitiak eta Zestoak. Etxean lehiatuko dira Azpeitia eta Zestoa, eta Bergarako pilotalekuan jokatuko dute azkoitiarrek.
Azpeitiko pilotariek Oiartzun izango dute aurkari bihar. Izarraitz pilotalekuan jokatuko dute, 21:30ean. Final zortzirenetan, Alegia kanporatu zuten Ilunpe elkarteko pilotariek, 5-1 eginda.
Bihar jokatuko du Azkotiak ere, eskuz nahiz gomazko paletan. Gomazko palistek etxean, Gurea pilotalekuan, jokatuko dute Astigarragaren aurka, 19:00etan, eta eskuzko pilotariek, Beasaingo (Gipuzkoa) Antzizar pilotalekuan, 18:30ean. Gomazko paletan, Zumarragari 4-2 irabazita sartu dira Oteizakoak Astigarraren aurkako final laurdenetara. Esku pilotan, bestalde, Ataunen aurka neurtu zituzten indarrak final zortzirenetan, eta 4-2 irabazi zuten partida.
Zestoako pilotariek, aldiz, larunbatean jokatuko dute final laurdenetako joaneko partida, Bergararen kontra. 10:00etan hasiko da lehia, Gurutzeaga pilotalekuan. Andoain izan zen zestoarren final zortzirenetako arerioa, eta 4-2 emaitzarekin egin zuten aurrera Abantzu elkartekoek.
Zumaiak, laugarren jardunaldia
Bestalde, Mutrikuren aurkako dema izango dute Zumaiako puntistek ostiralean. 19.00etan hasiko da, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Hain zuzen, Mutrikuren aurka galdu egin zuten zumaiarrek lehen jardunaldian, baina Hondarribiari irabazi egin zioten bigarrenean. Pasa den astean, berriz, atsedena egin zuten.