Laien ingurumen eragileak eta Gurutzeaga txirrindulari elkarteak babesletza hitzarmena egin dute

Nerea Uranga 2025ko mai. 23a, 17:25

Joanes Amenabar Lapatx sozietateko lehendakaria eta Urtzi Landa Gurutzeaga txirrindulari elkarteko ordezkaria.

Akordioari esker 5.000 euroko laguntza jasoko du Zestoako txirrindulari elkarteak, eta Laien markaren hedapena eta promozioa egingo du.

Laien ingurumen eragilearen eta Zestoako Gurutzeaga txirrindulari elkartearen artean babesletza hitzarmena egin berri dute. Akordio horri esker 5.000 euroko laguntza jasoko du txirrindulari elkarteak, Laien markaren hedapena eta promozioa egiteko konpromisoa hartuz. Joanes Amenabar Lapatx sozietateko lehendakariak azaldu duenez, "Laienen plan estrategikoan komunikazioa eta hedapena da ardatzetako bat" eta horren barruan sartzen da sinatu berri duten babesletza kontratua. Gurutzeaga txirrindulari elkartearen aldetik Urtzi Landak sinatu du akordioa.

2016an itxi zuten Lapatx zabortegia. Zabortegi izaera hori utzi ostean, energia eta ekonomia zirkularrarekin lotutako ekimenak aurrera eramateko, Laien ingurumen eragilea sortu zuten 2022. urte bukaeran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide