Peio Ziarsolo eta Jexux Zelaia beren mailetan nagusi, Txindokiko Kilometro Bertikalean

Julene Frantzesena 2025ko mai. 18a, 08:34

Ziarsolo eta Zelaia atzo, probaren ostean. (Utzitakoa)

Ziarsolo errezildarra aurrena izan zen jubenilen mailan; 42 minutu eta hamar segundo behar izan zituen 3,6 kilometroko proba egiteko. Zelaia, berriz, txapeldun izan zen master C mailan; 46 minutu eta 16 segundotan igo zen Txindokira azpeitiarra.

Atzo, larunbatez, egin zuten Txindokiko Kilometro Bertikala proba. Euskal Herriko Kopako lehen proba izan zen Larraitz eta Txindoki artean egin zutena, eta eskualdeko bi lagun txapeldun izan ziren beren mailetan.

Batetik, Soronea Ammma taldeko Peio Ziarsolo errezildarra aurrena izan zen jubenilen mailan. Hark 42 minutu eta hamar segundo behar izan zituen 3,6 kilometroko eta 980 metroko igoera positibodun proba gauzatzeko.

Bestetik, Jexux Zelaia Lagun Onak mendi bazkuna taldeko kidea txapeldun izan da master C mailan (57 urtetik gorakoak). Hark 46 minutu eta 16 segundo behar izan zituen Txindokiko puntara iristeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide