San Isidro eguna da gaur, nekazarien zaindariaren eguna, eta horrenbestez, baita Meagako festen hasiera ere. 10:00etan bota dute txupinazoa, eta horrekin batera ikurrina ere igo dute.
Jarraian, ohiko legez, elizkizuna izan da, eta hori amaitu berritan, txakolin eta txerriki erre dastaketa egin dute bertara gerturatu diren hamarnaka auzotar nahiz inguruko herritarrek. Eguraldia ez da nahi bezalako ona izan, eta horrenbestez, barru giroa bilatu du jendeak. Dena dela, giro ona nagusitu da Meagan, eta hainbat adinetako jendea kuadrilla txikietan elkartu da, festen hasiera ospatzeko asmotan.
Bihartik hasi eta igandera bitartean ere izango da zer gozatua auzoan. Besteak beste, haur jolasak, bazkari nahiz afariak, tortilla lehiaketa eta erromeriak izango dira bertan. Hona hemen egitaraua:
Bihar, ostirala
- 22:00. Mus txapelketa azkarra, auzo elkartean. Izena han bertan eman beharko da 21:30-22:00 artean.
Etzi, larunbata
- 17:00. Haur jolasak eta, ondoren, txokolatada.
- 21:30. Trikiti afaria auzo elkartean, Enaitz eta Erkizi trikitilariekin.
- Ondoren. Festak jarraipena izango du auzo elkartean, musikaren laguntzarekin.
Maiatzak 18, igandea
- 12:00. Sagardo dastaketa eta txerriki errea auzo elkartearen inguruan. Gure Txeru dantza taldearen emanaldiak girotuko du tarte hori.
- Jarraian, Izer eta Alabierren saioa, giroa alaituz.
- 12:30. Patata tortilla lehiaketa, auzo elkartean.
Ondoren, bazkaria auzo elkartean lehiaketara aurkeztutako tortillekin. - 18:00. Izer eta Alabierrekin erromeria, auzo elkartean.
Ondoren, ikurrinaren jaitsierarekin, festen amaiera.