Naroa Agirre eta Mikel Aranbarri garaile, Grabni txapelketan

Ihintza Elustondo 2025ko mai. 4a, 17:19

Federazioen arteko Grabni txapelketa jokatu dute asteburuan Gasteizen. Naroa Agirre arroarrak nagusien mailako txapela eskuratu du, eta Mikel Aranbarri azkoitiarrak 22 urtez azpikoen mailakoa.

Asteburu honetan federazioen arteko Grabni txapelketa ari dira jokatzen Gasteizen. Gipuzkoakoaz gain, Arabako, Bizkaiko, Iparraldeko, Nafarroako eta Errioxako esku pilota federazioetako kideak parte hartzen ari dira txapelketan; tartean, eskualdeko hainbat ordezkari. 

Hain justu, Naroa Agirre arroarrak emakumezkoen buruz buruko nagusien mailako finala jokatu zuen atzo Gipuzkoa ordezkatuz, Bizkaiko Ainhoa Ruiz Infanteren aurka, eta 22 eta 14 nagusitu zen Agirre. Beraz, harentzako izan zen kategoria horretako txapela.

Bestalde, Mikel Aranbarri Azkoitiko Oteiza elkarteko pilotari azkoitiarrak 22 urtez azpiko finala jokatu zuen atzo Gipuzkoa ordezkatuz, eta hura txapeldun gelditu zen Oiartzungo (Gipuzkoa) Landarekin batera. Nafarroako Apezetxea-Santesteban bikotea izan zuten haiek aurkari, eta partida gogorra eta lehiatua jokatu bazuten ere, 22-20 irabazi zuten Aranbarrik eta Landak.

Aranbarri, ezkerretik bigarrena, eta Landa, bere eskuinean, txapela jantzita. (Utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide