Aberri Egunean, ikurrin ugari ikus daitezke eskualdeko balkoietan

Ane Olaizola 2025ko api. 20a, 14:04

Bi ikurrin, Zumaiako balkoi batean. (Intza Trula)

Aberri Eguna da gaur, eta aldarrikapen zein ospakizun egun horrekin bat eginez, Urola Kostan ere ikurrinak zintzilikatu dituzte leihoetan nahiz balkoietan.

Gaur, apirilak 20, Aberri Eguna da, eta beste urte batez eskualdeko hainbat herritarrek bat egin dute aldarrikapen eta ospakizun egun horrekin. Hori horrela, Urola Kostako herritar ugarik  ikurrinak zintzilikatu dituzte balkoi eta leihoetan, eta zenbaitek Nafarroako bandera ere zintzilikatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide