Asteburu bikaina izan da Ruben Vitoriarentzat, Keoni Lasarentzat, Adur Amatriainentzat eta Annete Gonzalez-Etxabarrirentzat. Izan ere, Lisboan (Portugal) jokatzen ari diren Caparica Surf Fest 2025 txapelketako final-laurdenetara sailkatzea lortu dute lau surflariek. Bertan lortutako puntuei esker, gainera, Challenger Series zirkuituko probak jokatu ahal izango dituzte datorren denboraldian.
Lau surflari horiez gain, Euskal Herriko beste bi surflarik lortu dute final-laurdenetrako txartela: Hans Odriozolak eta Yago Dominguezek, hain justu.