Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeko buruzagitzak eta Urola Kostako ertzain etxeko buruek koordinazio bilera egin zuten atzo Urola Erdiko udal ordezkariekin eta udaltzainekin, iazko delitu ekintzen inguruko balorazioa eta azterketa egiteko. Besteak beste, Ana Azkoitia, Nagore Alkorta, Pello Otaegi, Koldo Arzallus eta Mikel Arregi Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako alkateek parte hartu zuten batzarrean.
Hain zuzen, Ertzaintzak joan zen urteko arau hausteen estatistikak aurkeztu zituen, eta prebentzioaren eta plangintzaren inguruko gaiak ere izan zituzten hizpide. Dena den, Ertzaintzak ez ditu oraingoz datu horiek publiko egin.