Larunbat honetan amaitu da Gipuzkoako Batel Liga Pasaian jokatutako estropadekin, eta atzo, igandez, jokatu zuten Gipuzkoako Batel Txapelketa, toki berean. Bietan aritu dira lehian eskualdeko ontziak, eta Zarautz Arraun Elkarteko (ZAE) senior mutilak izan dira txapelketako garaileak, 09:06:40 denbora eginda. Hiru aurkari izan zituzten zarauztarrek: San Juan A, San Pedro eta Zumaia. Hurrenkera horretan helmugaratu ziren ontziak, San Juan zarauztarrengandik bi segundora, San Pedro hamazazpi segundora, eta Zumaia, minutu erdi pasara.
Eskualdekoek domina gehiago ere irabazi zuten atzo txapelketan: ZAEko infantil mutilek garaipena eskuratu zuten, infantil neskak bigarren izan ziren, eta jubenil neskek federazio kopa irabazi zuten. Oriotarrek, berriz, zilarrezko domina irabazi zuten infantil mutiletan, eta kadete mutilek federazio kopa irabazi zuten.

(Argazkiak: ZAE eta OAE)
Hona hemen emaitza guztiak:
