Naroa Agirre pilotari arroarrarentzat eta haren bikotekide Leire Oskozerentzat izan da Adosen Binakako Txapelketa. Atzo arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatu zuten finaleko partida Iera Iturriagaren eta Ane Mendibururen kontra, eta 22 eta 15 eginda, Agirrerentzat eta Oskozentzat izan zen txapela.
Gainera, datorren urtean Adosen Binakako Txapelketaren finala Azpeitian jokatuko dutela iragarri zuten antolatzaileek atzoko sari banaketa ekitaldian, eta Ion Oteiza eta Aitor Larrañaga zinegotziek han bertan hartu zuten lekukoa.
(Argazkiak: Eduardo Agirre)