XV. Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketa Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian hasi zen joan den otsailaren 1ean. Zumaian jokatu dute txapelketako laugarren jardunaldia gaur goizean, Aitzuri pilotalekuan, eta 10:00etatik 14:00ak bitarte, 11 neurketa izan dira ikusgai.
Eskualdeko taldeetan parte hartzen duten hainbat pilotari izan da Zumaian: Leire Esnal, Alvaro Valor, Xabier Villar, Josu Eskisabel, Xabier Olaziregi, Luis Zulaika, Joseba Altuna, Jurdan Arakistain, Juan Pardo, Alex Antomas, Lorea Iribar, Joseba Altuna, Markel Ugarte eta Unax Esnaola, hain zuzen. Askotariko emaitzak lortu dituzte horiek.
Beste bi jardunaldi jokatuko dituzte txapelketa amaitzeko: Ordizian izango da apirilaren 12an, eta maiatzaren 10ean, berriz, Oiartzunen.
Hona hemen gaurko emaitzak:
1. Josu Arratibel - Sheila Cueto / Leire Esnal - Alvaro Valor. 15-9.
2. Xabier Villar - Asier Sanchez / Alex Antomas - Unai Dios. 15-3.
3. Hodei Asteasu - Josu Eskisabel / Lorea Iribar - Juan Pardo. 15-6.
4. Jon Alzuguren - Xabier Olaziregi / Leire Esnal - Alvaro Valor. 13-15.
5. Iraitz Huegun - Luis Zulaika / Joseba Altuna - Ibai Gomez. 7-15.
6. Eneko Sagarmendi - Mikel Vega / Jurdan Arakistain - Erik Gaton. 15-6.
7. Haritz Lertxundi - Peru Errementeria / Markel Ugarte - Unax Esnaola. 15-14.
8. Josu Arratibel - Sheila Cueto / Xabier Villar - Asier Sanchez. 15-6.
9. Jon Alzuguren - Xabier Olaziregi / Alex Antomas - Unai Dios. 15-4.
10. Iraitz Huegun - Luis Zulaika / Eneko Sagarmendi - Mikel Vega. 8-15.
11. Joseba Altuna - Ibai Gomez / Jurdan Arakistain - Erik Gaton. 6-15.