Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa handia egingo du bihartik etzira. Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egingo dituzte bilketak. Azkoitian, Eroski txikiaren eta plazako BM saltokiaren atarian jarriko dituzte mahaiak; Azpeitian, Juan XXIII auzuneko eta Sanjuandegiko Eroski supermerkatuen aurrean; eta Zestoan, Gesalaga eta Gurutze kaleen arteko Eroski supermerkatuan.
Nolanahi ere, hiru herrietan ordutegi berean ariko dira herritarren ekarpenak jasotzen. Ostegunean, 18:00etatik 20:00etara egingo dute bilketa; ostiralean, 10:00etatik 13:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara; eta azkenik, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.