Le Cercle de l'Harmonie orkestrak eta Gaelle Arquez mezzosopranoak Amor Furor izeneko kontzertua eskainiko dute datorren apirilaren 8an (19:30) Donostiako Kursaal auditoriumean. Jeremie Rhorer zuzendariak gidatuta, XVIII. eta XIX. mendeetako opera ezagunetako ariak eskainiko dituzte ; Mozart, Donizzetti, Verdi, Rossini, Gluck, Saint-Saens eta Mendelssohnen sorkuntzak entzuteko aukera izango dute musikazaleek
Musika emanaldi horretaz gozatzera joan nahi dutenek joan-etorria doan egiteko aukera izango dute Azkoititik, Azpeititik, Zestoatik, Zumaiatik, Getariatik, Zarauztik eta Oriotik, Kursaal Eskura egitasmoaren barruan jarriko duten autobus zerbitzuari esker. Zerbitzu hori baliatu nahi dutenek bi baldintza bete behar dituzte ezinbestean: emanaldirako sarrerak erostea –kursaal.eus webgunean daude eskuragarri–, eta dagokien udaleko Kultura sailean izena ematea. Langabetuek eta 30 urtez azpikoek sarrerak hiru eurotan erosi ahalko dituzte. Horiek sarrera eta autobusa erreserbatu beharko dituzte, eta kontzertuaren egunean bertan, Kursaaleko leihatilan adina edota lan egoera egiaztatu ondoren, egin beharko dute ordainketa.
Izen ematea, geltokiak eta ordutegiak
Apirilaren 3an bukatuko da Kursaalera joateko doako autobusea izena emateko epea. Herriz herri, hauek dira izena emateko bideak:
- Azkoitia: 943-85 71 70 telefonora deituta edo kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita.
- Azpeitia: 943-15 70 68 telefonora deituta edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzita.
- Zestoa: 688 73 56 52 telefonora deituta edo kultura@zestoa.eus helbidera idatzita.
- Zumaia: 943-86 10 56 telefonora deituta edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita
- Getaria: Getaria: 943-14 09 57 telefonora deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita
- Zarautz: 943-00 51 20 telefono zenbakira deituta edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzita.
- Orio: 943-83 55 65 telefonora deituta edo orioturismo@gmail.com helbidera idatzita.
Apirilaren 8an, berriz, toki eta ordu hauetan hartu ahalko da Kursaalerako autobusa:
- Azkoitia: Julio Urkixo kaleko geltokian, 18:00etan.
- Azpeitia: anbulatorioko geltokian, 18:15ean.
- Zestoa: GI-631 errepideko geltokian, 18:30ean.
- Zumaia: Patxita Etxezarretako geltokian, 18:10ean.
- Getaria: autobus geltokian, 18:20an.
- Zarautz: Sanz Eneko autobus geltokian, 18:30ean.
- Orio: autobus geltokian, 18:40an.