Apirilaren 7an hasiko dira nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak egiten Urola Kostan

Andoni Elduaien 2025ko mar. 24a, 14:55

Traktore bat lanean. (Freepik)

Datorren astelehenetik maiatzaren 15era bitartean egingo dituzte herriz herri ikuskapenak. Azterketak egitera Bergarako zentroko unitate mugikorreko kideak joango dira.

Apirilaren 7an hasiko dira Urola Kostan nekazaritzako ibilgailuen aldizkako ikuskapenak egiten. Herriz herriko azterketak egingo dituzte ibilgailuen azterketa teknikoak Bergarako (Gipuzkoa) zentroko kideen unitate mugikorrek.

Hainbat egun zehaztu dituzte ikuskapenak egiteko. Hona hemen egutegia:

  • Apirilak 7, 09:00etan: Zumaia (Oikia auzoko Iparragirre baserrian).
  • Apirilak 8, 09:00etan: Zumaia (Urola plaza kalean).
  • Apirilak 8, 12:30ean: Beizama (elizaren parean).
  • Apirilak 28, 09:00etan: Azkoitia (Ugarte industrialdean).
  • Apirilak 28, 13:00etan: Errezil (Letea jatetxearen aparkalekuan).
  • Maiatzak 5, 09:00etan: Zestoa (Iraeta futbol zelaian).
  • Maiatzak 5, 12:30ean: Zestoa (Sansinenea industrialdean, autobide irteeran).
  • Maiatzak 7, 09:00etan: Aia-Zarautz (Elkano auzoaren plazan).
  • Maiatzak 12, 09:00etan: Orio (Orion arraun elkartearen egoitza parean).
  • Maiatzak 12, 13:00etan: Aia (Eroski eremuaren aparkalekuan).
  • Maiatzak 13, 09:00etan: Zarautz (Abendaño auzoan).
  • Maiatzak 13, 13:00etan: Aizarnazabal (herriko plazan).
  • Maiatzak 14, 09:00etan: Getaria (Viveros San Anton parean).
  • Maiatzak 15, 09:00etan: Azpeitia (Loiolako tren geltokiaren parean).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide