Naroa Agirre pilotari arroarra eta haren bikotekide Leire Oskoz Ados Pilotaren Binakako Txapelketaren finalera sailkatu ziren atzo, Maddi Barrocali eta Amaia Arrastiari 22-17 irabazi ondoren. Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu zuten lehen finalaurreko hori, 500 zalen aurrean. Barrocal eta Arrastia faboritoak baziren ere, hasieratik urdinak nagusitu ziren, ordubete pasako partida gogorra jokatu ondoren.
Gaur goizean jokatu dute txapelketaren bigarren finalerdia, eta Oihana Orbegozo azpeitiarra eta Ainhoa Ruiz de Infante finalaren atarian gelditu dira. Izan ere, Iera Iturriagak eta Ane Mendiburuk ez diete aukerarik eman Orbegozori eta Ruiz de Infanteri: 22-3 nagusitu dira finalistak, Miarritzeko (Lapurdi) Plaza Berri frontoian.
Datorren larunbatean, martxoaren 29an, jokatuko dute Adosen Binakako Txapelketaren finala, Iruñeko Labrit pilotalekuan.