80 lagunek osatu dute Domusa Teknik 40 MLK-ren bigarren zatia ezagutzeko irteera

Mailo Oiarzabal 2025ko mar. 23a, 09:10

Mandubia eta Azpeitia mendiz mendi lotu zituzten atzo goizean, maiatzaren 10eko probaren 65 kilometroetatik 31 eginda.

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren ibilbidea ezagutzeko bigarren irteera egin zuten atzo goizean.

Martxoaren 2an probaren ibilbideko lehen zatia ezagutzeko Azpeititik Mandubirako bidea egin ondoren, atzo itzulerakoa egin zuten, Mandubian irten eta Azpeitira iristeko. 31 kilometro egin zituzten mendiz mendi irteeran parte hartu zuten 80 kirolariek.

Bi hilabete baino gutxiago falta dira aurtengo Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketarako, maiatzaren 10ean izango baita proba.

(Argazkiak: Alberto Beloki)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide