Emakumeen pilota txapelketak jokatuko dituzte asteburuan Aizarnazabalen eta Getarian

Julene Sorarrain 2025ko mar. 6a, 09:09

Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osese 2023ko Binakako Emakume Master Cup Txapelketan.

Aizarnazabalgo jardunaldia larunbatean izango da, eta Getariakoa, aldiz, igandean. Sarrerak bost euroan salduko dituzte leihatilan partidak hasi baina lehen.

Emakumeen binakako pilota txapelketak jokatuko dituzte asteburuan Aizarnazabalen eta Getarian. Sarrerak bost euroan salduko dituzte leihatilan partidak hasi baina lehen.

Aizarnazabalgo jardunaldia larunbatean izango da, 17:00etan hasita, Atari Soron. Gomez-Sagardui eta Insausti-Vertiz bikoteak lehiatuko dira lehenengo; bigarren txandan, aldiz, R. Infante-Orbegozo eta Aranburu-R.I. Mujika bikoteen txanda izango da.

Getariakoa, aldiz, igandean jokatuko dute, 11:30ean, Sahatsagan. Iturriaga-Mendiburu eta Arrieta-Galeano bikoteen arteko norgehiagokak emango dio hasiera jardunaldiari; hurrengo txandan, berriz, Aranburu-R.I. Mujika eta Oskoz-Agirre bikoteak lehiatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide