Martxoaren 8aren harira, hainbat ekintzak antolatu ditu Itaiak datozen egunetarako, eta Urola Erdian bihar hasiko dira lanketarekin. Hain zuzen, antolakunde sozialistak hitzaldi bana eskainiko du Azpeitian eta Zestoan bihar, eta Matxismoari eta joera erreakzionarioei aurre egiteko beharraz izenpean eskainiko dute saioa; Azpeitian Azoka Plazan elkartuko dira 18:30ean, eta Zestoan, Alonderon, ordu berean.
Hitzaldien ondoren, asanblada irekiak egingo dituzte herriz herri, eta asteburuan izango da horien txanda ere: larunbatean, Azpeitian eta Azkoitian egingo dituzte, Baigerako aretoan eta Elkargunean, hurrenez hurren, 11:00etan hasita. Ondoren, bigarren asanbladak egingo dituzte bi herri horietan: martxoaren 1ean Azpeitiko Haginpen (10:00), eta martxoaren 5ean Azkoitiko Elkargunean (18:00).
Bestalde, martxoaren 8an mobilizazioak egingo dituzte hiru herrieko herriko plazetan, 19:00etan hasita.