Material eta elikagai bilketa ari da egiten Tindufeko kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei laguntzeko

Andoni Elduaien 2025eko otsailaren 1a

Bi boluntario materiala biltzen, gaur goizean, Azkoitian. (Ihintza Elustondo)

Gaur goizetik ari dira elkarte horretako kideak eta boluntarioak Tindufeko kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei emateko materiala eta janaria biltzen Orion, Azkoitian eta Zestoan. Datorren astean, bi herrietako eskoletan bilduko dute materiala.

Zestoako Wadna elkartea eta Orioko zenbait boluntario Sahararen aldeko elikagai eta material bilketa ari da egiten gaur, zapatua. Goizean, Zestoako udaletxe azpiko arkupetan egon dira zenbait kide, baita Azkoitiko Erosi supermerkatuan; azken herri horretan 21:00etara arte egongo dira, gainera. Orion, berriz, Herriko plazan jarri dute produktuen bilketarako postua 11:00etatik 13:00ak bitarte. 

Tindufeko kanpalekuetan bizi diren milaka errefuxiatuei laguntza eskaintzeko asmoz, eskatu dituen produktuen artean daude arroza, pasta, oliotan bildutako atuna nahiz sardinak, azukrea, konpresak eta lekaleak —babarrunak, dilistak, garbantzuak—.

Kalean bezala, herriko kastetxeetan ere egingo dute bilketa astelehenetik aurrera;  ostiralera bitartean, Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan eta Floreaga ikastetxean izango dute herritarrek elkarteak eskatutako produktu horiek guztiak uzteko aukera. Zestoan, berriz, Arroabeko zein Aizarnako eskola txikietan eta Zestoako Herri Ikastetxean. Materialak eta elikagaiak eskolen sarreretara bideratzeko eskatu dute, eskolekin koordinazioan.

Boluntario bat, Zestoan, materiala biltzen. (Utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide