Olatuek gogor kolpatu dute kostaldea gaur arratsaldean. Alerta laranja ezarria zegoen 5-6 metroko olatuengatik, eta itsasgorarekin batera, 16:00ak aldera nabaritu da gehien itsas denboralea.
Orio
Irudi ikusgarriak utzi ditu hondartza eta barra inguruan, argazkiotan ikus daitekeenez.
Zarautz
Zarautzen ere irudi ikusgarriak utzi dituzte olatuek portu inguruan, eta malekoia ere gainditu dute une batzuetan.
Zumaia
Arriskuak ekiditeko, itxi egin dute Zumaia eta Getaria kostatik lotzen dituen N-634 errepidea. Errepidean ez ezik, Zumaiako paol muturrean ere irudi ikusgarriak utzi dituzte olatuek.