'La Traviata' opera ikusteko autobusak jarri dituzte eskualdean

Mireia Galarza Bastida 2025eko urtarrilaren 27a

Nina Minasyan sopranoa. (Kursaal)

Ekitaldia otsailaren 4an izango da, 19:00etan, eta autobus horretan joan nahi dutenek, aurrez eman beharko dute izena, udaletako Kultura sailetan. Izena emateko epea urtarrilaren 29an amaituko da. 

Kursaalen eskaintzen dituzten kontzertuetarako joan-etorriak errazteko autobusak jartzen ditu Donostiako aretoak, eta horrela egingo dute otsailean ere. Oraingo honetan Verdiren La Traviata opera entzutera joateko garraiobidea jarriko dute eskualdeko hainbat herrietan. Ekitaldia otsailaren 4an izango da, 19:00etatik aurrera.

Kursaalek eta Urola Kostako zazpi herriotako udalek Kursaal Eskura egitasmoaren barruan antolatutako doako autobus zerbitzua erabili nahi dutenek, kontzerturako sarrerak eskuratu behar dituzte aurrena kursaal.eus webgunean, eta ondoren erreserbatu ahal izango dute autobuserako lekua, udaletako Kultura sailetan. Izena emateko epea urtarrilaren 29an amaituko da:

  • Azkoitia: 943-85 71 70 telefonora deituta edo kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita.
  • Azpeitia: 943-15 70 68 telefonora deituta edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzita.
  • Zestoa:  688 73 56 52 telefonora deituta edo kultura@zestoa.eus helbidera idatzita.
  • Zumaia: 943-86 10 56 telefonora deituta edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita
  • Getaria: Getaria: 943-14 09 57 telefonora deituta edo  infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita
  • Zarautz: 943-00 51 20 telefono zenbakira deituta edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzita. 
  • Orio: 943-83 55 65 telefonora deituta edo orioturismo@gmail.com helbidera idatzita. 

Kontzertu dramatizatu bertsioan eskainiko duten La Traviataren melodiak aski ezagunak dira eta, zinez, drama bat da, baina baita bizitzari, desioari, maitasunari eta emozioari egindako kantua ere. Verdiren lanetan espezializatutako soprano nabarmenenetakoa den Nina Minasyanek interpretatuko du, besteak beste, hemeretzigarren mendeko drama hau. Zehazki, ordu eta toki hauetan hartu beharko da hara joateko autobusa:

  • Azkoitia: Julio Urkixo kaleko geltokian, 17:30ean.
  • Azpeitia: anbulatorioko geltokian, 17:45ean.
  • Zestoa: GI-631 errepideko geltokian, 18:00etan.
  • Zumaia: Patxita Etxezarretako geltokian, 17:40ean.
  • Getaria: autobus geltokian, 17:50ean. 
  • Zarautz: Sanz Eneko autobus geltokian, 18:00etan. 
  • Orio: autobus geltokian, 18:10ean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide