Bikain aritu dira eskualdeko ontziak Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldian

Juan Luis Romatet 2025eko urtarrilaren 20a

Zarauzko batela larunbatean Pasaian. (ZAE)

Pasaian jokatu zuten atzo Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia. Infantil mutiletan Zarautz eta promesa neskatan Zumaia lehenak izan ziren.

Larunbat goizean jokatu zuten Pasaian Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia. Astebete lehenago Errenterian gertatu bezala, eskualdeko ontziek maila bikaina erakutsi zuten. Zarautz lehena izan zen infantil mutiletan, baita Zumaia ere promesa neskatan. Bi lehen postu horiei bigarren postu batzuk ere gehitu behar zaizkie. 

Honakoak dira eskualde ontziak pasa berri den asteburuan lortutako emaitzak:

  • Infantil neskatan: Zarautz 4., Zumaia 6., eta Getaria A 9.
  • Infantil mutiletan: Zarautz A 1., eta Zarautz B 2.
  • Promesa neskatan: Zumaia 1., eta Getaria 12.
  • Promesa mutiletan: Zumaia 2., Zarautz A 4., Zumaia (mistoa, 10. 
  • Jubenil neskak: Zarautz 5.
  • Jubenil mutilak: Getaria A 3., eta Getaria B 8.
  • Absolutoa mutilak: Zumaia 2. eta Zarautz 6. 

Ligako hirugarren jardunaldia datorren asteburuan jokatuko dute, Orion, Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide