Egunak eguraldi makurrarekin argitu duen arren, 30 bat emakume Azpeitiko plazan ziren 07:30earako, Sandra Sevillano mendi korrikalarirekin entrenamendu saioa egiteko prest. Santurtziarrak (Bizkaia) ez izan du etorri, baina saioa berdin-berdin gauzatu dute. Motxilak utzi eta Errezil aldera abiatu dira, eta 15,5 kilometroko ibilbidea osatu ostean, Errezilgo udaletxe aurrean bukatu dute saioa. Ondoren, San Martin herri eskolako aldageletan dutxa beroa hartu, eta Borondegin indarrak berreskuratzeko moduko hamaiketakoa egin dute.
Maiatzaren 10ean jokatuko duten Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa prestatzeko emakumeei zuzendutako entrenamendu saioetako bat izan da gaurkoa; laugarrena, hain zuzen. Hurrengoa, martxoaren 8an egingo dute.
(Argazkiak: Alberto Beloki)