Barakaldoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte

Aitziber Arzallus 2025eko urtarrilaren 4a

Azpeitiko Feministen Sariek deituta azaroaren 25ean egin zuten elkarretaratzea. (Maialen Etxaniz)

Urola Erdiko Itaiak gaur 19:00etan Azpeitiko plazara eta bihar 13:00etan Zestoakora eta Azkoitikora azaltzeko deia egin du, Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu gaitezen lelopean elkarretaratzea egiteko. Azpeitiko Feministen Sariek, berriz, bihar 13:00ean jarri du hitzordua plazan. Barakaldoko hilketa eta Azpeitian azken egunetan izandako bi eraso matxistak gaitzetsiko dituzte, Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean.

Atzo Barakaldon izandako hilketa matxistaren aurrean, elkarretaratzeak deitu dituzte Urola Erdiko Itaiak eta Azpeitiko Feministen Sariek. Itaiak antolatuta, gaur 19.00etan Azpeitiko plazan egingo dute mobilizazio bat, eta bihar 13:00etan Zestoako plazan eta Azkoitikoan beste biak, Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu gaitezen lelopean.

Azpeitiko Feministen Sariek deitutakoa, berriz, bihar 13:00etan izango da, Azpeitiko plazan hori ere, Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean. Barakaldoko hilketa ez ezik, azken egunotan herrian izan diren bi eraso matxistak gaitzesteko ere baliatuko dute bihar eguerdiko mobilizazioa. 

Atzo arratsaldean 84 urteko emakume bat hil zuten Barakaldo erdigunean dagoen Arrandi kalean. 16:30ak aldera abisu bat igorri zioten bizilagunek Ertzaintzari, etxebizitza batean emakume bat hilda egon zitekeela esanez, oihuak eta eztabaidak entzuten zirelako. Poliziek, bertaratu zirenean, emakumea hilda zegoela ikusi zuten, eta gorpuak indarkeria zantzuak zituela. Haren semea etxean zen eta atxilo hartu zuten; 60 urte inguru ditu gizonak.

Gaur jakin denez, emakumeak semearen kontra salaketarik ez zuen inoiz jarri; bai, ordea, senarraren kontra. Uneotan semeak atxilotuta jarraitzen du, epailearengana eramateko zain, eta hipotesi nagusia amaren hiltzailea semea dela izan arren, ikerketak zabalik jarraitzen du oraindik ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide