Atzo ospatu zuten Zumarragan Santa Lutzia feria, eta eskualdeko hainbat ekoizlek eta abeltzainek jaso zituzten sariak han.
Zumarragako fruta sariketan, lau sari eskuratu zituzten errezildarrek, Simon Pedro Aizpuruk eta Jose Antonio Labakak bina sari jaso baitzituzten; tartean, Errezil sagar onenarenak.
Abereen sariketan, Pottoka arrazaren atalean Luis Uzkudun errezildarrak jaso zuen aurreneko saria, eta Euskal Herriko mendiko behor onenaren saria eskuratu zuen Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak; bestalde, Euskal Herriko mendiko zaldi onenarena jaso zuen Iñaki Iturralde azkoitiarrak.
Santa Lutzi eguneko eta hango sari banaketako argazkiak Goierriko Hitzaren webgunean ikus daitezke.