Astelehenean Aizarnazabalen jokatuko da Kintopeko Idien Gipuzkoako Txapelketa

Onintza Lete Arrieta 2024ko abenduaren 14a

Oliden bere idiekin.

Finala izango da, eta urteko hiru parerik onenak lehiatuko dira, hirurak eskualdekoenak: Belamendi errezildarrarenak, Olalde urrestildarrarenak eta Oliden oriotarrarenak.

Kintopeko Idien Gipuzkoako Txapelketan hainbat idi proba egin dituzte azken hilabeteetan herriz herri, eta finala etzi, astelehen gauean, jokatuko dute, Aizarnazabalen. Hitzordua 21:00etan hasiko da proba plazan, eta urteko hiru parerik onenak ibiliko dira harriari tiraka.

Hiru idi pareak eskualdekoenak dira: Belamendi errezildarrarenak, Olalde urrestildarrarenak eta Oliden oriotarrarenak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide