Gabonetan, oparitu Guka

Erredakzioa 2024ko abe. 10a, 17:39

Eskualdeko berri, euskara hutsean eskaintzen duen hedabide bakarra da Guka, eta egunkaria, agerkari digitala, aldizkariak eta telebista ditu. Proiektua babestuko duten bazkidetza mota ezberdinak sortu ditugu: papera eta digitala.

Irakurzaletasuna eta euskara sustatu eta euskal kulturara gerturatu. Hori guztia lor dezakezu Guka oparituz. Eskualdeko berri, euskara hutsean eskaintzen duen hedabide bakarra da Guka, eta egunkaria, agerkari digitala, aldizkariak eta telebista ditu. Horretarako, proiektua babestuko duten bazkidetza mota ezberdinak sortu ditugu: papera eta digitala.

                  .          

Gainera, Gukakideei begira Guka aplikazioa sortu du Gukak. Aplikazioari esker, Gukakide izatearen abantaila guztiak esku-eskura izango dituzte aurrerantzean: Gukakide txartela, bazkidetzaren arabera jasotzen dituzten argitalpenak, geroago irakurtzeko gorde dituzten edukiak, zozketak eta lehiaketak, deskontuak eta abar.

Guka aplikazioa tresna erabilgarri eta erraza da, eta eskuragarri dago Apple Store eta Google Play plataformetan. Urrats gutxi batzuk besterik ez dituzte egin beharko tresna berria erabili nahi duten herritarrek:

  1. Aplikazioa Google Playtik edo Apple Storetik deskargatu.
  2. Erregistratu.
  3. Dagoeneko Gukaren erabiltzailea izanez gero, datu horiekin hasi saioa. Bestela, kontua sortu.
  4. Pasahitza ahaztuz gero, pasahitza berreskuratu.
  5. Bazkideek, erregistratu orduko, beren datuak eta abantaila guztiak eskura izango dituzte: Gukakide txartela, bazkidetzaren araberako argitalpenak, zozketak, deskontuak eta abar. Bazkide ez direnek, ezingo dute Gukakide txokoko abantailez gozatu.

Guka proiektua anitza, parte-hartzailea eta irekia da. Independentea, autonomoa, zabala eta herrikoia. Komunitate bizi, dinamiko, sortzaile, erakargarri eta saretua osatu nahi dugu. Horretarako, herritar guztion babesa eta lankidetza ezinbestekoak ditugu.

Guka taldeko tokiko hedabideak kalitatezkoak izan daitezen, oparitu Guka!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide