Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateko lau udalerrietako hiru ikastetxeetako (Errezil, Bidania-Goiatz eta Albiztur) haurrek Tratu Onen Nazioarteko Eguna ospatu zuten joan den asteazkenean, abenduaren 4an, Albizturren.
Hezkidetza programaren barruan egin zuten ekintzan 121 ikaslek eta irakaslek parte hartu zuten; tartean, Errezilgo San Martin Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek eta Haur Hezkuntzako batzuk. Dinamikak egiteko hiru txoko antolatu zituzten, eta jolasean frontoian ibili ziren.