Atzo arratsaldean bikotekide ohiak emakume bat hil zuren tiroz Pasaian (Gipuzkoa), eta hilketa hori salatzeko plazara atera dira hainbat herritar eguerdian Azpeitian eta arratsaldean Zestoan, Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean.
Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen hilketa berak gauzatu zuelakoan. Gizonak emakumeari tiro egin eta ihes egin zuen auto batean, baina Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegoan aurkeztu zen gero, bikotekide ohia hil zuela aitortzeko; han atxilotu zuten. Ertzaintza gertaturikoa ikertzen ari da.
