Minbiziaren Aurka Gipuzkoanek Boluntariotzaren XXIV. Topaketa egin zuen larunbatean Donostian. Boluntarioek urte guztian zehar egiten duten lana aitortzeko baliatu zuten hitzordua, eta hainbat sari banatu zituzten.
Batetik, Gipuzkoan eskualdez eskualde ekarpena egiten duten boluntario hainbatek jaso zuten aitortza: Urola Kostako boluntarioen artean, Ana Maria Arruti oriotarra omendu zuten.
Gainera, hiru oroigarri berezi ere banatu zituzten, eta horietako bat jaso zuen Angel Uranga artista zarauztarrak. Hain zuzen ere, Minbiziaren Aurka Gipuzkoanek antolatzen dituen egitasmoetarako bere obrak dohaintzan emateagatik jaso du saria.